Datozen Etsipenak

Burutik

Zalantzan dut kanta honen oihu ozenena
Han goraino iritsiko ote zaizun
Badakit zure neurria galdu zenuela
Oinak zoruan bertan ezin mantenduz

Ez nago hilda, baina ez naukazu bizirik
Nire galera bera galdu zenuen
Hilerri hontan miztoek abesten dute soilik
Berez hildakoa zu ez ote zaren

Eskua eman genizun
Ta zuk maukatik heldu
Baina zure sakelak zulo bat du
Astinduen atzean
Heldu da kenopsiak
Uzten duen bake gazia

Ez dakizu zein diren baina ondu dituzu datozen etsipenak
Has zaitezke indargetzen zorigaitz txikekin hondamendi haundiena

Ez duzu inoiz aurkituko gida liburuetan
Larrosa bati muxu ematekotan
Bistaz galdu eta berriz bilatzeko bidean
Arantza ekarri dezakezula bueltan

Arantzak kendu baina bizi berri bat eman
Hala omen da kanta zaharren esanetan
Libre izateko jaioa den izar kaskarrak
Libreki aukeratu du nola preso izan

Eskua eman genizun
Ta zuk maukatik heldu
Baina zure sakelak zulo bat du
Astinduen atzean
Heldu da kenopsiak
Uzten duen bake gazia

Ez dakizu zein diren baina ondu dituzu datozen etsipenak
Has zaitezke indargetzen zorigaitz txikekin hondamendi haundiena

(Gaur banatzen duzun pake berak)
(Jo ta bertan hilko zaitu bihar)

Tracker

All lyrics are property and copyright of their owners. All lyrics provided for educational purposes only.