BUELTAN DA

BULEGO

itzuli dira
udaberriko argi izpiak
loiolako zeru gorriak
erdibana idatziko ditugun istoriak

pikutara kezka guztiak
alperrik dira harresiak
hegoak ditugunontzat

heldu orain eskutik ta goazen
amets berriak idazten
saiatuko gara elkarrekin
heldu orain eskutik ta goazen
bide berriak argitzen hasiko dira

ze bueltan da
barruan dugun pasio sugarra
bueltan da
barruan dugun pasio sugarra

itzuli dira presa gabeko orduak elkarri begira
itzuli dira eztarria urratu arte kantatzeko abestiak
itzuli da-a-a baldintza gabe maitatzeko ausardia
itzuli da-a-a gure begietan somatzen zen distira

heldu orain eskutik ta goazen
amets berriak idazten saiatuko gara elkarrekin
heldu orain eskutik ta goazen
bide berriak argitzen hasiko dira

ze bueltan da
barruan dugun pasio sugarra
bueltan da
barruan dugun pasio sugarra

ze ederra zaren, duda denak galduta dantzan hasten zarenean
ze ederra zaren, inperfekzio perfektu horiek agerian
ze ederra zaren, marraztu zenetik kanpo amesten duzunean
ze ederra zaren, irribarrez

heldu orain eskutik ta goazen
amets berriak idazten
saiatuko gara elkarrekin
heldu orain eskutik ta goazen
bide berriak argitzen hasiko dira

ze bueltan da
barruan dugun pasio sugarra
bueltan da
barruan dugun pasio sugarra

bueltan da, bueltan da
barruan dugun pasio sugarra
bueltan da, bueltan da
barruan dugun pasio sugarra
bueltan da, bueltan da
barruan dugun pasio sugarra
bueltan da, bueltan da
barruan dugun pasio sugarra
bueltan da

Tracker

All lyrics are property and copyright of their owners. All lyrics provided for educational purposes only.