Hasi Eta Bukatu

Berri Txarrak

Hasi eta bukatu egiten diren
Gauzen multzo horretan dago maitasuna
Pentsatu nuen biluzik geundela

Azalean gertatzen dena maiz
Azalean galtzen da
Barrenean gertatzen dena
Azaleratuz

Izen-abizenak jarri nituen oroitzapenetan
Bi begi hiltzatu ohartu gabe jada ez nintzen
Horretan

Bai
Azalean gertatzen dena maiz
Azalean galtzen da
Barrenean gertatzen dena
Azaleratuz

Baina nola esan
Koherente naiz nire kontraesanekin
Horregatik gaur zure falta somatzen dut

Azalean gertatzen dena maiz
Azalean galtzen da
Barrenean gertatzen dena
Azaleratuz

Hamar mila kanta patriketan
Daramatzat beti zain
Dena askoz (are) tristeagoa izan ziteken


All lyrics are property and copyright of their owners. All lyrics provided for educational purposes only.