POPERA

Janus Lester

Egin kasu bihotzari
Ez hainbeste buruari
Besteen atzetik joan beharrean orain izan
Opera honen gidari

Bizilagunak gaur
Berriro esan dit
Nora zoaz zure
Arropa gorri horiekin

Bere keinuetan
Zenbat elegantzi
Gaurkoan ez dizkit
Ziurtasunak erantzi

Egin kasu bihotzari
Ez hainbeste buruari
Besteen atzetik joan beharrean orain izan
Opera honen gidari

Ikusi nahi ditut
Gure herrietan
Arrakalak kantuz
Izar hautsak begietan

Minak urrez jantzi
Muxu bat amari
Kostata baina
Ez gara brometan ari

Egin kasu bihotzari
Ez hainbeste buruari
Besteen atzetik joan beharrean orain izan
Opera honen gidari


All lyrics are property and copyright of their owners. All lyrics provided for educational purposes only.